Menua

Xapo errea txirlekin

  • Xapo errea txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xapo errea txirlekin – 

Osagaiak

  • Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe
  • Baso erdia ardo zuri
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xaflatan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu xapoa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko dugu, eta hantxe edukiko dugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro xapoa, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, xapoa ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa. Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera erantsiko ditugu txirlak xapo solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan.

Xapo errea txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin

Txirlak orburuekin –  Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …

Txirla gordinak limoiarekin

Txirla gordinak limoiarekin

Txirla gordinak limoiarekin –  Osagaiak 2 kg txirla handi, “limoi” deitutakoak Limoi laurdenak Errezeta Oso garrantzitsua da haztegian edukitako txirlak erostea, gordinik kontsumitzeko konfiantza osoan egon gaitezen. Berebiziko garrantzia du, beraz, txirlak erosi dizkiogun pertsona …

xapo egosia

Xapo egosia

Xapo egosia Osagaiak 4 xapo tronkotx edo domina eder, azalik gabe eta garbi 2 tipulin, zurituak 4 porro txiki garbi 4 patata ertain 4 azenario, zurituak 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak …

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin –  Osagaiak Xapo matrailak, garbiak, hexurrak-eta kenduta, 1 kg 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki …