Menua

Xapo egosia

  • xapo egosia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xapo egosia

Osagaiak

  • 4 xapo tronkotx edo domina eder, azalik gabe eta garbi
  • 2 tipulin, zurituak
  • 4 porro txiki garbi
  • 4 patata ertain
  • 4 azenario, zurituak
  • 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak
  • Erramu freskoa, hosto bat
  • Iltze usaintsu bat
  • Baso erdia ardo zuri
  • Limoi azal txiki bat
  • Perrexila, hosto txiki batzuk
  • 8 koilarakada oliba olio birjina
  • Limoi baten zukua
  • Ura eta gatz larria

 

Errezeta

Kazola zabal batean ur ugari isuri eta hartan jarriko ditugu gatz larria, tipulina, porrua, patatak, azenarioak, lekak, erramua, iltzea, ardo zuria, limoi azala eta perrexila. Su bizian jarri eta bor-bor irakitan hasi ondoren, 15 minutuan edukiko ditugu barazki guztiak egosten, salda bat egin beharko bagenu bezala. Barazki guztiak egingo dira epe honetan, eta baten bat oraindik ez bada behar bezala xamurtu, beste minutu gutxi batzuetan utziko dugu egosten, eginda daudenak erretiratu eta gero. Ura eta gai lurrintsuak baizik ez dugu kazolan utziko. Salda eskasten hasten bada, ur gehiago erants dezagun.

Sua guztiz apaldu eta xapoa kazolaratuko dugu ondoren. Ongi estal dezala saldak. Urak ez du borborka hasi behar, arraina hauts ez dadin, eta horrela edukiko dugu xapoa 15 bat minutuan, berotasun handian baina irakin gabe. Arrainaren egoste-puntuaz arduratuko gara, lehor ez dakigun.

Xukatu eta, hezurrak kendu eta gatz larria eman ondoren, limoiz zukuaz eta oliba-olio birjinaz eginiko limoi-olioaz garaztatuko ditugu xapo tronkotxak.

Begi-bistakoa denez, ezer bota aurretik, edan egingo dugu xapoa egosi den salda, gosaritarako bada ere (primerakoa da!), edo izozturik gordeko dugu, arrain zopa egiten dugunean erabiltzeko.

Xapo egosia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean –  Osagaiak 4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak 3/4 litro saltsa amerikar 16 otarrainxka, zurituak Xorta bat brandy edo armagnac Oliba olioa eta gurina Gatza Xapoa satsa amerikarrean Errezeta Gatza emango …

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua Osagaiak 8 xapo puska, hezurrik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza   Errezeta Gatza emango diegu xapo puskei. Padera batean olio pixar bat isuri …

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin –  Osagaiak Xapo matrailak, garbiak, hexurrak-eta kenduta, 1 kg 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki …

xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin Osagaiak Kg bat xapo gibel, gordinik Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza   Errezeta Xapo gibelaren azalean ziztada arin batzuk …