Uraza eta tipula entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Uraza eta tipula entsalada –
Osagaiak
- 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak
- 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- Limoi baten zukua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Letxuga hostoak ur hotzean garbitu, bertara ozpin edo lixiba tanta batzuk botata, eta ongi xukatu. Hostorik handienak eskuz zatitu, beti zurtoinetatik hostoetarantz.
Pepinoak zuritu eta azal arrasto guzti-guztiak kendu. Zenbat eta barnerago iritsi, orduan eta zuku eta gelatina gehiago aurkituko dugu. Xerra mehetan zatitu eta gobernatu katilu batean egindako ozpin saltsaren bi herenekin. Ozpin saltsa katilu batean prestatu limoi zukua edo ozpina gatz eta piperbeltz pittin batekin nahasiz eta oliba olio birjina hari mehean gehituz. Beste herenaz letxuga hostoak gobernatu, eta pepinoen gainean ezarri, horrela ez baitira zanpatuko. Fresko-fresko mahairatu.
Uraza eta tipula entsalada

Saltsa azkarra
Saltsa azkarra – Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

Tipula saltsa
Tipula saltsa – Osagaiak 3 tipula, zerrendatan moztua Haragi salda kontzentratua, pastilla baten muturra Mihilu erraboil erdi bat, zerrendatan moztua Xorta bat oliba olio Baso erdia ardo zuri Gatza Ura Errezeta Kazola eder batean zorrotada …

Alberjinia haragi eta tipularekin
Alberjinia haragi eta tipularekin – Osagaiak 4 Alberjinia 2 Tipula 250 g txerri-haragi xehatu Gazta pixka bat Gatz pixka bat perrexila Olioa Errezeta Goseak amorratzen bazaude…. kozina ezazu! (NIK) Errezetarik onena daukat zerbait jan nahi …

Txahal muturrak tipula saltsan
Txahal muturrak tipula saltsan – Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …

Atuna tipularekin
Atuna tipularekin – Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Atuna tipularekin …