Uraza eta pepino entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Uraza eta pepino entsalada –
Osagaiak
- 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak
- 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- Limoi baten zukua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Letxuga hostoak ur hotzean garbitu, bertara ozpin edo lixiba tanta batzuk botata, eta ongi xukatu. Hostorik handienak eskuz zatitu, beti zurtoinetatik hostoetarantz.
Pepinoak zuritu eta azal arrasto guzti-guztiak kendu. Zenbat eta barnerago iritsi, orduan eta zuku eta gelatina gehiago aurkituko dugu. Xerra mehetan zatitu eta gobernatu katilu batean egindako ozpin saltsaren bi herenekin. Ozpin saltsa katilu batean prestatu limoi zukua edo ozpina gatz eta piperbeltz pittin batekin nahasiz eta oliba olio birjina hari mehean gehituz. Beste herenaz letxuga hostoak gobernatu, eta pepinoen gainean ezarri, horrela ez baitira zanpatuko. Fresko-fresko mahairatu.
Uraza eta pepino entsalada

Luzokerra entsalada sagar eta jogurtarekin
Osagaiak 6 pepino ertain, oso freskoak 2 sagar berde, granny smith Oliba olio birjina, 10 koilarakada Jogurt natural bat, azukretu gabea Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Garrantzi handikoa da …

Saltsa tartaroa
Saltsa tartaroa – Osagaiak Maionesa saltsa, hiru litro laurden 2 koilarakada kapar 6 ozpin-pepino, handiak, txikituak Koilarakada bat perrexil, xehatua Koilarakada bat apoperrexil, xehatua Koilarakada bat mingarratz, xehatua Koilarakada bat tipulin, xehatua Dijon ziape mina, …

Entsalada hornitua ondo eginda
Entsalada hornitua ondo eginda – Osagaiak 2 uraza Eskarola bat Tipulin fresko bat, zirrindoletan moztua 3 tomate heldua, zurituak 8 zainzuri 3 arrautza egosi 8 antxoa xerra, oliotan Hegaluze mendrezka oliotan, 150 g 2 koilarakada …

Luzoker entsalada
Luzoker entsalada – Osagaiak 8 pepino edo luzoker ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Luzoker entsalada Errezeta Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik …

Barazki ogitartekoa
Barazki ogitartekoa – Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …