Menua

Txirlak orburuekin

  • Txirlak orburuekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txirlak orburuekin – 

Osagaiak

  • 3/4 Kg Txirla
  • 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak
  • 3 baratxuri ale, xehatuak
  • Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Perrexil xehatua
  • Irina, ximiko bat
  • Zorrotada bat ardo zuri

Errezeta

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. Dantzan hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea.

Orburu laurdenak sartuko ditugu ondoren saltsan eta berotasuna emango diegu irakinaldi batez. Kazolara bihurtuko ditugu ondoren irekitako txirla guztiak eta perrexila emango haien gainetik.

Txirlak orburuekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin

Potxak txirlekin –  Osagaiak Potxa soil maneatuen errezeta bat 600 g txirla Olio pixka bat Baratxuri xehatu pixka bat Ardo zuri pixka bat Perrexil xehatua Baxoerdi bat ur … Errezeta Potxak egin, kontu handiz, errezetan …

Orburuak tenpuran

Orburuak tenpuran

Orburuak tenpuran – Osagaiak 24 orburu 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g. Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Orburuak tenpuran Errezeta Irina, gatza, azukrea eta …

Orburu salteatuak

Orburu salteatuak

Orburu salteatuak –  Osagaiak 24 orburu gordin 4 koilarakada oliba olio Gatza Baratxuri xehatua, pixka bat Perrexil xehatua Orburu salteatuak Errezeta Garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu orburuak. Gaiak itsasten ez diren padera batean, berotzen …

sukaldean-fondo0

Kardua orburuekin

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 orburu natural, egosiak Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta …

Mero errea

Mero errea txirlekin

Mero errea txirlekin –  Osagaiak Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …