Menua

Txerri matrailak ardo beltzaren kutsuan maneatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 12 txerri matraila, hezurrekin nahiz gabe, nahi bezala. Hezurrik gabe badaude, erosoago sartuko zaizkigu kazolan
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen. Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, pare bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia.

Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian. Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batez xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, hatz baten neurrikoak gutxi gora-behera.

Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila-xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txerri matrailak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txerrikume errea

Txerrikume errea

Txerrikume errea –  Osagaiak Txerrikume bat, 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, (harakinari eskatuko diogu lan hau egiteko) Txerri gatza Gatz fina eta gatza larria 2 baso bete ur Txerrikume errea Errezeta Txerrikume ez …

Txerri hanka

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak –  Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Oliba olioa, frijitzeko Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak …

sukaldean-fondo0

Txahal matrail salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale osoak, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …

sukaldean-fondo0

Txerri aztal egosia

Osagaiak 2 txerri aztal eder, hezurrarekin Tipula bat Poru bat Azenario bat Baso bete ardo zuri Piperbeltza, ale batzuk Ura eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Egosi aurretik, gatzez ongi estaliak edukiko ditugu gutxienez ordu pare …

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, txikitua Tipulin bat, txikitua “Remelluri” ardo beltz …