Menua

Txahal zankarra kazolan egina

  • Argazkia: naiz
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal zankarra kazolan egina – 

Osagaiak

  • Txahal zankar bat, osoa
  • 2 baratxuri-buru
  • Xorta bat ardo zuri
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

Harakinak presta dezala zankarra, ongi garbitua, zuntz, zurda edo gizenik gabe. Kazola ondo aukeratzea funtsezkoa da benetan. Tamaina egokia behar du izan, hauxe da, haragia osorik sartzeko modukoa, baina bazterretan hutsune handirik geratu gabe, haragi guztia berdin egin dadin eta egosiaren koipea erre ez dakigun. Gainera, estalkia behar du kazolak.

Argazkia: naiz

Argazkia: naiz

Has gaitezen, bada. Kazolan olioa oparo isuri eta sutan jarriko dugu, su bizian. Gatza eman eta zankarra sartuko dugu hartan, eta egiten utziko dugu ongi txigortu arte, alde guztietatik ongi gorritu behar baitu. Orduan erantsiko ditugu bi baratxuri-buruen aleak, azala kendu gabe. Ardo zuriaz busti, kazola estali eta sua ahal dugun guztia eztituko dugu ondoren. Bere zukuan egos dadin utziko dugu haragia, su eztian, beti ere estalirik, 20 minuturo edo zurezko zaliarekin eraginez. Likido gehiagorik ez dugu isuri behar, 2/3 ordu etengabe sutan edukitzen badugu xamur gelditu baita haragia.

Azkenean zuku pixar distiratsu bat geratuko da haragi puskari itsatsita, eta nabarmen murriztu izango da haragiaren neurria. Kazolatik atera, xerra lodietan zatitu, eta bere zukuan egindako baratxuriekin eta entsalada edo patata frijituekin aterako dugu mahaira.

Txahal zankarra kazolan egina

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Behi zankarra kazolan egina

Osagaiak Behi zankar bat, osoa 2 baratxuri-buru Xorta bat ardo zuri Oliba olioa Gatza Errezeta Harakinak presta dezala zankarra, ongi garbitua, zuntz, zurda edo gizenik gabe. Kazola ondo aukeratzea funtsezkoa da benetan. Tamaina egokia behar …

sukaldean-fondo0

Pikillo piperrak zankarrez beteak

Osagaiak Atzealdeko zankar bat, txekorrarena, salda egin eta aprobetxatzekoa Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak 2 piper berde, zerrendatan Baratxuri ale bat, xehatua Tomate saltsa, litro erdia Gatza *Lau …

zankarra

Behi zankarra saltsan patatekin

Behi zankarra saltsan patatekin –  Osagaiak 1,5 kg behi zankar, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 …

sukaldean-fondo0

Txahal zankarra patatekin

Osagaiak 1,5 kg txahal zankar, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 patata …