Menua

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

  • Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan – 

Osagaiak

  • 6 txahal matraila
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu daitezen arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen.

Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora hiru behatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, 2 bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia. Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian.

Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batekin xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, behatz baten neurrikoak gutxi gora-behera. Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txahal matrailak.

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Potxak txekor muturrekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, estra, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza 2 txekor mutur, uretan egosiak, eltze expres azkarrean 90 minutuz gutxienez …

sukaldean-fondo0

Behi matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale oso, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …

Txerri matrailak

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran –  Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, …

sukaldean-fondo0

Txahal matrail salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale osoak, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …

Txahal blanketa

Txahal blanketa

Txahal blanketa –  Osagaiak Kg bat txahal haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …