Menua

Txahal enpanadatxoak

  • Txahal enpanadatxoak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal enpanadatxoak – 

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • Tipulin bat, pikatua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • 600 g txahal haragi, txikitua –ahal izanez gero gizen-zain askorekin–
  • 15 koilarakada tomate saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Arrautza, joa

Txahal enpanadatxoak

Errezeta

Padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuri aleak, gatz zimiko bat eta tipulina, eta oso su eztitan jarriko dugu guztia. Astiro-astiro egiten utziko ditugu barazkiak, 20 bat minutuan. Haien ostean, sua bizitu eta erantsiko diogu haragi pikatua, eta guztia egiten utziko dugu 20 bat minutuan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, haragia trinkotu gabe eta solte gera dadin. Gatza eman eta erantsiko diogu tomatea, eta urritzen utziko dugu ondoren, haragia xamurtu eta loditu dadin, baina trinkotu gabe. Orduan erantsiko diogu perrexila. Hozten utziko dugu betegarria.

Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala. Ondo estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.

Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200º-ko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.

Txahal enpanadatxoak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …

Txahal gibela

Txahal gibela kaparrekin

Txahal gibela kaparrekin –  Osagaiak Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 4 baratxuri ale 2 eskukada kapar, ozpinetan Oliba olioa 2 limoiren zukua Gatza Txahal gibela kaparrekin …

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate …

Pintxo-bar-ormazabal-txahal muturrak

Txahal muturrak tipula saltsan

Txahal muturrak tipula saltsan –  Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …

Txahal blanketa

Txahal blanketa

Txahal blanketa –  Osagaiak Kg bat txahal haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …