Menua

Txahal arandoiak irin-arrautzetan pasatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe
  • Oliba olioa
  • 3 baratxuri ale, osoak
  • Irina eta arrautza, joa
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu eta ozpin xorta bat erantsiko dugu. Sutan utziko ditugu borborka, etenik gabe, 30 minutuan gutxienez. Horren ostean, xukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak.

Labana zorrotz batekin kendu egingo ditugu kanpoaldean dituzten axal edo gizen poltsatxo guztiak, garbi-garbi gelditu arte. Zatitu egingo ditugu ondoren, erdi tamainako xerretan. Gatza emango diegu gero. Padera batean olioa oparo isuri, arandoiak frijitzeko behar adina, eta erantsi egingo ditugu baratxuri aleak. Su eztian berotzen utziko dugu olioa, baratxuri zaporea har dezan, eta pixkana-pixkana bizitu egingo dugu sua, olioa oso bero gera dadin arte. Baratxuriak atera, eta irin-arrautzatan pasatutako arandoiak frijituko ditugu olio hartan. Egiten utziko ditugu ongi txigortu arte. Xukatu eta zerbitzatuko ditugu.

Baratxuri pikatua eta perrexil xehatua oparo erants diezazkiokegu jotako arrautzari, hartan arandoiak busti baino lehen, frijitu ondoren arandoiek are zapore gozoagoa izan dezaten. Norbere gustuen arabera betiere.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal blanketa

Txahal blanketa

Txahal blanketa –  Osagaiak Kg bat txahal haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin

Txahal haragia barrengorriekin  –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Txahal matraila salteatuak baratxuri eta patatekin –  Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale osoak, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan …

Txahal mutur egosiak

Txahal mutur egosiak entsaladan

Txahal mutur egosiak entsaladan –  Osagaiak Txahal mutur bat, garbia Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura eta gatza 2 eskarola, garbiak Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari …

sukaldean-fondo0

Potxak txekor muturrekin

Osagaiak 800 g potxa zuri, aletuak Tomate heldu bat Piper berde bat Tipulin bat erdibitua Oliba olio birjina, estra, 2 zopa-koilarakada Ura eta gatza 2 txekor mutur, uretan egosiak, eltze expres azkarrean 90 minutuz gutxienez …