Menua

Txahal arandoi xehatuak parmentier eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat txahal arandoi, azalik et koiperik gabe
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olioa
  • Litro laurdena tomate saltsa mamitsu
  • Kg bat patata pure
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean, gatza eman eta irakiten jarriko dugu ur ugari. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu arandoiak. Berriro irakiten hasi orduko aterako ditugu kazolatik. Xukatu, ongi lehortu eta gatz pixka bat emango diegu gero. Kazola zabal batean gorrituko ditugu arandoiak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz, uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta ordu bete inguruan edukiko dugu egosten guztia. Epeltzen utziko dugu ondoren. Eskutan erabili ahal izango ditugun unean pikatuko ditugu arandoiak, hurra baino puska txikixeagotan. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta arandoi pikatuak sartuko ditugu ondoren. Arestian urritu eta loditu dugun salda erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta perrexila erantsiko dugu ondoren. Oso zaporetsu geratu behar du.

Labe-erretiluaren hondoan zabalduko ditugu horrela maneaturiko arandoiak, eta tomate saltsaz estaliko ditugu ondoren. Haren gainean zabalduko dugu patata purea, patata egosi, zuritu eta puregailuan pasa ondoren egina izango duguna. Eltze batean sartuko dugu patata-mami hori eta biraka eragiteari utzi gabe erantsiko dugu gurin hotza, xorta bat esnegain eta gatza. Trinko geratu behar du.

Purea ongi hedatu eta gero, zuzenean jarriko dugu labean gainerretzen, edo gazta birrindua gainetik hautseztatu ondoan sartuko dugu labean. Entsalada berde batekin zerbitzatu eta mendialditxo bat egin ondoren, sabel barruak egoki arintzeko.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txahal txuleta

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin

Txahal txuleta paderan egina ziapearekin –  Osagaiak 4 txahal txuleta, ederrak, 800 g ingurukoa bakoitza Oliba olio pixar bat 4 koilarakada eder ale-ziape Gatza Txahal txuleta paderan egina ziapearekin Errezeta Giroko tenperaturan utziko dugu txuleta, …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoiak ogi-arrautzetan pasatuak

Osagaiak Kilo bat txahal arandoi, garbi-garbiak, azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osoak Irina, ogi birrindua eta arrautza, joa Gatza Errezeta Gatza eman eta ura oparo jarriko dugu irakiten. Borborka hasten denean, arandoiak sartu …

Txahal mutur egosiak

Txahal mutur egosiak entsaladan

Txahal mutur egosiak entsaladan –  Osagaiak Txahal mutur bat, garbia Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura eta gatza 2 eskarola, garbiak Baratxuri ale bat, pikatua Allioli edo griviche saltsa ugari …

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan

Txahal bihotza ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Txahal bihotz bat Azenario bat 2 porru Piperbeltza, eskukada bat 2 tipula 8 baratxuri ale, pikatuak Ardo beltza, botila bat Perrexila, eskukada bat 2 l ur Haragi salda …

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate …