Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
- Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder
- Tipulin bat, xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Perrexil xehatua
- Oliba olio birjina, 2 koilarakada
- Allioli saltsa, 16 koilarakada
- Gatza
Errezeta
Zurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapela moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera, edo betegarriari gehitu, bakoitzak zer nahi) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.
Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Tomate mami xehatua gehitu nahi badiogu, aurrera. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.
Tomateen azpialdean, allioli koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat allioli eta jarri txapelak. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.

Hegaluzea piperrekin
Hegaluzea piperrekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper gorri edo berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Hegaluzea piperrekin Errezeta Padera …

Hegaluzea pistoarekin
Hegaluzea pistoarekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 4 baratxuri ale Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua 3 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Xorta bat ardo zuri Hegaluzea …

Hegaluzea plantxan baratxuri eta olioarekin
Hegaluzea plantxan baratxuri olioarekin – Osagaiak 4 hegaluze solomo, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Hegaluzea plantxan baratxuriarekin Errezeta …

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin
Tomate entsalada ahuntz gaztarekin – Osagaiak 4 tomate heldu Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada ahuntz gazta Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu …

Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan
Hegaluzea (edo hegalaburra) tomatetan Uda betea denean izaten da gurean tunidoen kanpaina. Itsas-herrietan haren usaina sumatuko duzu eguzki-egunetan: erreta edo marmitakoan jarrita, ia beti. Baina ugariak dira hegaluzea (eta hegalaburra) prantatzeko erak. Esan dezagun, hala …