Tomate konfitatua
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tomate konfitatua –
Osagaiak
- 30 tomate txiki (sortakoak), golfeko pilotaren tamainakoak
- 15 baratxuri ale
- Oliba olioa
- Gatza eta azukrea
- Ezkaia, 4 adaxka
- Laberako paper sulfuroztatua, orri bat
Tomate konfitatua
Errezeta
Zurtoina kendu tomateei eta egin azpialdean ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikietan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta erdibitu, zabaletara.
Kontu handiz kendu barneko hazi gelatinatsuak eta mamia besterik ez utzi. Horrela izango ditugu hirurogei tomate erdi txiki. Gopor batean sartu denak eta gobernatu gatz eta oliba olioz, mixerian ibili gabe.
Labeko erretilu batean edo bitan, gure labearen arabera, labeko paperaren orria (ez badugu horrelako paperik aurkitzen, aluminiozko batez baliatu) eta tomate guztiak erretiluan jarri, alde borobila azpialdea ukituz, parparreatu gainera azukrea, ezkai adaxkak eta baratxuriak osorik, azal eta guzti, eta sartu labean 90 graduan 3 orduz. Hiru ordu horien buruan, jiratu eta beste 2 orduz eduki erretilu berean. Tomateak konfitaturik gelditu behar du, lehor, deshidrataturik, baina bere kolore gorri bizia galdu gabe; ez dute inondik inora ere belztu edo erre behar, su handiegian egin diren seinale baita hori.
Egia esan tomateak horrela egitea behiak hausnarrean ikustea baino aspergarriagoa da, baina hartutako lanak merezi du, gero dadotan zatiturik entsalada batean edo xehaturik ozpin saltsa batean erabili baitaitezke.
Hoztutakoan, onena ongi ixten den ontzi batean gordetzea da, oliba olio birjinatan murgildurik, hozkailuan, hiru hilabetez gehienez ere.
Tomate konfitatua

Pa amb tomaquet
Pa amb tomaquet – Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

Tomate entsalada zerri-buruarekin
Tomate entsalada zerri-buruarekin – Osagaiak 4 tomate heldu Basurde buru xerra on bat, dadotan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza … Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala …

Bakailaoa tomatearekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …

Saltsa azkarra
Saltsa azkarra – Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

Tomate entsalada oliotan ondutako bakailao gibelarekin
Osagaiak 4 tomate heldu Oliotako bakailao gibela, pote bat olioa kenduta 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua …