Menua

Sangria

  • Sangria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sangria – 

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • Izotzak

Errezeta

Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Sangria

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

masustak

Masustak laranja zuku eta portorekin

Masustak laranja zuku eta portorekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Zorrotada on bat porto   Errezeta Garbitu eta gopor handi batean ipiniko …

Diana fruitu trikua

Diana fruitu trikua

Diana fruitu trikua –  Osagaiak Madari bat Mahats batzuk Bi dilista Diana fruitu trikua Errezeta PRESTAKETA: 1. Lehenengo , mahatsak separatu eta garbitu behar dira. 2. Hartu zotzak eta mahatsak gurutzatu erditik. 3. Hartu madaria …

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa –  Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Xerezko ardo ozpina, 200 g Limoi zukua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Errezeta Gopor batean gatza, …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

limoi moussea

Limoi moussea

Limoi moussea – Osagaiak 200 g esnegain likido 250 g azukre 10 arrautza gorringo 150 g limoi zuku 60 g gelatina-hautsa 200 g arrautza zuringo … Errezeta Esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola …