Menua

Sangria

  • Sangria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sangria – 

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • Izotzak

Errezeta

Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Sangria

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Laranjada

Laranjada

Laranjada –  Osagaiak 6 laranjaren zukua Azukrea, norberaren gogara Ur hotza Izotza Errezeta Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder …

sukaldean-fondo0

Piku, limoi berde eta albahaka zopa hotza

Osagaiak 16 piku, ongi onduak 3 banana, ongi onduak Litro bat ur 160 g azukre Bainila adaxka bat, ireki eta aletua 4 limoi berderen zukua eta birrindura Albahaka freskoa, eskukada eder bat Errezeta Albahakari hostoak …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

limoi sorbetea

Limoi sorbetea cavaren kutsuan

Limoi sorbetea cavaren kutsuan –  Osagaiak 300 g limoi sorbeteko litro erdia cava, oso hotza Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, edontzi hotzetan isuriko duguna, ateratzeko …

sukaldean-fondo0

Andere-mahats clafoutis pastela

Osagaiak 250 g andere-mahats, aletuak 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean …