Menua

Romesco saltsa

  • romesko saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Romesco saltsa – 

Osagaiak

  • Tomate helduak, garbiak, osorik, 800 g
  • Baratxuri-buru bat
  • Hur txigortuak, 2 koilarakada
  • Ogi koskor bat, txigortua
  • 4 piper txorizero
  • 12 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 2 koilarakada Xerezko ardo-ozpin

Errezeta

Tomateak eta baratxuri-burua erretilu batean jarri. Labean sartuko ditugu 200 graduan, tomateak eta baratxuri-burua ongi erreta dauden arte. Atera eta epeltzen utziko ditugu. Beste alde batetik, piper txorizeroak beratzen utziko ditugu, ur epelean, ordu pare batez. Denbora askorik ez badugu, agudoago bukatzeko, beratzen utzi beharrean uretan irakinaldi laster bat eman piperrei eta horrelaxe utzi, aparte beratzen, 15 minutuz. Ez da berdin-berdin, baina tira, balioko digu. Denbora hori pasatuta, eta mamia bigun dagoenean, labana edo koilara baten laguntzarekin, piperrei mamia atera, bitan ireki, eta haziak eta azala kendu.

Baratxuri-burua bi puskatan moztuko dugu, erditik, eta behatzekin estutuko ditugu baratxuri errearen mamia ateratzeko. Tomateak zuritu eta pipitak eta txortena kenduko dizkiegu. Sobran duen ura kendu eta irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu ogi txigortuarekin, baratxuri errearen mamiarekin, piper txorizeroen mamiarekin eta hurrekin. Indar bete-betean irabiatu, eta, pure bihurtua dagoenean, Xerezko ozpina eta oliba olio birjina gehitu, zurrusta fin-finean, poliki-poliki emultsio ona egin dadin. Irabiatzen segitu minutu batez eta iragazkitik pasarazi. Saltsa hau gopor batean gordeko dugu, ongi estalita.

Romesco saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

sukaldean-fondo0

Saltsa azkarra

Saltsa azkarra –  Osagaiak 2 kg tomate umo 3 tipula eder, pikatuak Kaienako pipermin bat Oliba olioa Ximiko bat azukre Tanta batzuk tabasko Gatza Errezeta Olioa kazola batean isuri eta tipulak frijituko ditugu hartan, 35 …

Tomate entsalada tipulinarekin

Tomate entsalada tipulinarekin

Tomate entsalada tipulinarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Tipulin txiki bat, zerrendatan moztua 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua …

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …