Potxak entsaladan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- Potxa egosi eta saldagabetuak, 1/2 kg
- Basurde buru egosia, bi xerra lodi, dadotan
- 2 arrautza egosi, zurituak, xehatuak
- Perrexil xehatua
- Ozpinetako ozpin-pepino xehatuak, 2 eskutada
- 2 koilarakada maionesa
- 8 koilarakada oliba olio birjina
- 2 koilarakada sagardo-ozpin
- Gatza eta piperbeltz eho berria
Errezeta
Entsalada-ontzi batean nahasi potxak eta basurde burua, arrautza egosiak, perrexila eta ozpin-pepinoak. Katilu batean nahasi gatza eta piperbeltza ozpinarekin, eta olioa hari mehean gehitzen ari garen bitartean eragin bizi-bizi sardexka batekin. Maionesa ere gehitu.
Gobernazioa bota potxei gainetik eta nahasi ongi. Sartu hozkailuan jan baino lehentxeago, hozteko.