Menua

Poteko hegaluzea egonezinentzat

  • Poteko hegaluzea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 kg hegaluze, xerra oso loditan “arra erdikoak“ moztua
  • Ura
  • Gatz larria

Errezeta

Poteko hegaluzeaPoteko atunaKazola oso zabal batean jarriko dugu ura irakiten. Gatz larria erantsiko dugu, ugari erantsi ere, ura gazi dadin. Sua eztituko dugu irakiten hasi orduko, borborrik egon ez dadin. Orduan sartuko ditugu hegaluze puskak. Ura berriro irakiten hasi denetik, 4 minutuan edukiko dugu hegaluzea egosten. Sutatik atera eta ordubetean edukiko dugu hegaluzea ur berean pausatzen, ukitu gabe. Xukatu eta azala, hezurrak eta beltzuneak kenduko dizkiogu hegaluzeari.

Zatar idor batez lehortu eta oliba olio birjinaz estaliko ditugu ondoren. Kontserba esterilizatu bat ez denez, haren bizia ez da horren luzea, baina gutxienez aste betez eutsiko dio hozkailuan, ongi tapatuta. Kontserba modu tradizionalaren arabera egin balitz bezala erabiliko dugu hegaluze hau.

 

Poteko hegaluzea egonezinentzat

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

atuna

Poteko atun tradizional egosia

Osagaiak Lehen mailakoa izango da atuna, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere Errezeta Burua …

sukaldean-fondo0

Hegaluze salteatua tomate entsaladaren gainean

Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Errezeta Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu …

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada 16 koilarakada romesco saltsa Gatza …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin

Hegaluzea piperrekin –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper gorri edo berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Hegaluzea piperrekin Errezeta Padera …