Porru eta urdaiazpiko entsalada
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 16 porru ertain
- Ura eta gatza
- Urdaiazpikoa (iberikoa bada, hobe), 16 xerra mehe-meheak
- Oliba olio birjina, 8 koilarakada
- 2 koilarakada ozpin
- Perrexil xehatua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Porruei bizarrak kendu eta alde berdea ere bai, salda edo saltsaren bat egiteko erabili baitaiteke. Garrantzi handikoa da porruari bizarrak kentzean muturreko alde gogorraren puska bat uztea, bestela porru eginda geldituko baita egostean; izan ere, alde gogor horrek lotzen baititu porruaren geruzak. Lehenbiziko hostoa itsusia badago, kendu, hori bai, eta uretan garbitu.
Nahiko ur jarri gatzarekin egosten eta sartu bertan porruak. Estali gabe egosi, ez oso bizi, 20ren bat minutuz gutxienez, samurtu arte. Labana baten muturraz alderik alde aise pasatzeko moduan, alegia. Orduan ura kendu eta hozten utzi. Kontuz ibili, eta ez gehiegi egosi, ttentte samar ez badaude, graziaren erdia galduko baitute.
Erretilu edo katilu batean jarri hoztutakoan, eta beste katilu batean egindako ozpin-saltsa bat bota gainetik. Ozpin-saltsa egiteko, nahasi ozpina, gatza, piperbeltz ehoa, perrexila eta oliba olioa. Porruei buelta batzuk eman saltsan blaitzeko, eta gainetik jarri urdaiazpiko xerra meheak. Mahaira.

Tipula eta urdaiazpiko tarta
Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

Lekak urdaiazpikoarekin
Lekak urdaiazpikoarekin – Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza Osagaiak: 500 gr irin 250 gr ur 12,5 gr legami 12,5 gr gatz 50 gr oliba olio 2 tomate pote 4 mozarela bola bat 8 barrengorri edo txanpinoi haundi …

Vichyssoise, porru eta patata zopa
Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu …