Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa –
Osagaiak
- Opil bat, bitan irekia
- Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua
- 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano
- Gatza eta oliba olioa
Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa
Errezeta
Padera su bizian jarri eta hartan frijituko ditugu piper xerrak. Olioa kea jarioan hasi orduko erantsiko ditugu piper zerrendak, eta minutu batean edukiko ditugu ondoren, su bizian, kolorea galtzen utzi gabe. Xukatu eta gatza pixka bat emango diegu.
Olioa erretiratu eta koiperik gabe utziko dugu padera, su bizian betiere. Buelta eta buelta pasatuko ditugu urdaiazpiko xerrak paderatik, koipea urtzeko beta emanez, baina txigortu gabe, gazi geldi ez daitezen.
Piper zerrendak eta urdaiazpiko xerrak ogi tartean sartu eta barrura!
Ogitartekoa prestatu aurretik, tomatez igurtzi ahal izango dugu opilaren barrualdea eta mamia oliba olioz garaztatu. Oso goxo geratuko zaigu.
Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Bakailao freskoa irin-arrautzeztatua tipula eta piperrekin
Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin Arrautza joa 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …

Ibañez jaunaren zizka
Ibañez jaunaren zizka – Beharrezkoak Ogi xigortua Maionesa Gazta parmesano birrindua Tipula txiki-txiki eginda … Errezeta Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko …

Pa amb tomaquet
Pa amb tomaquet – Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

Eguerdiko pintxoa unax eran
Eguerdiko pintxoa unax eran – Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak
Osagaiak 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak 15 koilarakada krema 5 koilarakada almendra joa Ron xorta bat Arrautza gorringo bat Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia Errezeta Lehenik …