Menua

Pintada saltsan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Pintada eder bat, puskatan egina saltsan egiteko
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat oliba olio
  • Zorrotada bat brandy
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ura
  • Koilarakada bat ezti
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz

Errezeta

Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu pintada puskak. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak eta piperbeltza, eta olio eta ardo zorrotada ederrak isuriko ditugu. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe.

Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, pintada xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori). Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu pintada puskak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak.

Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada bat ezti eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu.

Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu. Pintadaren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Pausatzen utziko dugu berriro, berotu eta jan aurretik.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pintada erreta

Osagaiak Pintada eder bat, garbia eta erretzeko prestatua Baratxuri-buru bat Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta …

sukaldean-fondo0

Pintada papurtua parmentier eran

Osagaiak Pintada mardul bat edo bi ertain, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak …