Menua

Pintada erreta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Pintada eder bat, garbia eta erretzeko prestatua
  • Baratxuri-buru bat
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • 2 baso bete ur

Errezeta

Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta pintada, albo baten gainean. Urez garaztatuko dugu guztia. Labea 200º-ko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 25 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako alboaren gainean jarriko dugu pintada, horrela beste 25 bat minutu egin ditzan. Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu pintada, mokoz behera, eta beste 25 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia.

Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak. Pintada plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 15 minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen.

Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo ditugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, ogi txigortuen ondoan. Baratxuri erreen mamian busti ahal izango ditugu ogi txigor horiek.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pintada saltsan

Osagaiak Pintada eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat perrexil zurtoin Baratxuri-buru bat, …

sukaldean-fondo0

Pintada papurtua parmentier eran

Osagaiak Pintada mardul bat edo bi ertain, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak …