Pikillo piperrak txerri hankaz beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak –
Osagaiak
- Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta bat
- Pikillo piperrak, 2 pote
- Baratxuri-buru bat
- Oliba olioa
- 4 tipulin eder, xehatuak
- Baratxuri ale bat
- Gatza
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak
Errezeta
Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira. Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko. Utzi hozten. Betegarria prestatu, piperrak konfitatzen diren bitartean.
Zartagin batean lehen erabilitako olio pixka bat jarri, eta jarri han, tipulina eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, txerri hankak xukaderan eduki saltsa kentzeko, eta saltsa gorde gero piperrei gehitzeko. Barazkia egin denean, koipea kendu eta jarri berriro kazolan txerri hanka xehatuekin. Bat egin dadila, eraginez eta eztiki irakiten utziz, saltsa murriztu eta loditzeko. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria.
Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik mikrouhinen labean edo ohikoan txerri hanken saltsarekin salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-berotan albardatu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, txerri hanken saltsa beroan sartu.
Lehen aukera arin eta eramangarriagoa da, apika platerean zerbitzatzeko egokiagoa. Eta bigarrena, berriz, kaxuela tankerakoagoa da; gainera, piperrak arrautza-irinetan eginez gero, sendoago geldituko dira, eta betegarriak ez die nolanahi ihes egingo. Batera nahiz bestera, mahaira.
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak

Pipermorroak erreta
Osagaiak 15 pipermorro gorri Baratxuri-buru 1 Oliba olio zorrotada bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak uretan garbitu eta xukatu. Osorik utzi, ez zurtoina, ez haziak, ez ezer kendu gabe. Baratxuri aleak askatu burutik, eta azal …

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta – Osagaiak 4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) … Errezeta Tostadak edo ogi …

Txerri mingain irin-arrautzeztatua
Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olio, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen …

Piper berdeak arkume hankaz beteak
Piper berdeak arkume hankaz beteak – Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1 12 piper berde handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 4 tipulin eder xehatuak Baratxuri ale bat …

Tomate entsalada zerri-buruarekin
Tomate entsalada zerri-buruarekin – Osagaiak 4 tomate heldu Basurde buru xerra on bat, dadotan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza … Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala …