Menua

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

  • Pikillo piperrak bakailaoz beteak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pikillo piperrak bakailaoz beteak – 

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo pil-pilean eginak, beren saltsa eta guzti
  • 2 piper berde, zerrendatan moztuak
  • 4 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Perrexil xehatua
  • Pikillo piperrak, 2 pote
  • Baratxuri-buru bat, osoa
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautza irabiatua
  • Gatza

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Errezeta

Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik. Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira.

Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko. Utzi hozten.

Zartagin batean olio pixka bat jarri, eta jarri han piper berdeak, tipulina eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, pil-pileko bakailaoari saltsa kendu, gero piperren saltsatarako erabiliko baitugu, eta bakailaoa izpitu, hezur eta azalak kendu: hezurrak bota, eta azalak xehatu.

Barazkia egindakoan, olioa kendu, berriro kazolan jarri eta bakailao izpitua gehitu, azal xehatuekin eta pil-pil saltsa pixka batekin. Bat egin dadila dena eraginez, perrexil xehatu pixka bat gehitu eta gatz puntuari erreparatu. Hor dugu piperren betegarria.

Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik “mikrouhinen labean edo ohikoan pil-pil saltsa beroarekinâ salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan albardatu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, pil-pil saltsa bero-beroan pixka batez salteatu.

Metodo berdina erabiliz, pil-pileko bakailaoaren ordez, 4 bakailao zati tomatetan edo saltsa berdean eginak ere erabil daitezke, eta errezetan esandako guztia berdin egin; baina oraingoan piperrak tomate saltsan edo saltsa berdean aterako dira. Nola hasi garen, ba, beste bide batetik bukatu. Bitxia da piper beteak egiten hastea, bakailao kaxuela batetik hasiz. Horrela trebatuko dugu eskua.

Pikillo piperrak bakailaoz beteak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran

Bakailaoa Club Ranero eran –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Oliba olioa, gradu batekoa (1º), puskak ongi estaltzeko moduan 8 baratxuri ale, osorik Kaienako pipermina, mutur bat 10 koilarakada barazki …

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin –  Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola …

sukaldean-fondo0

Piper berdeak arkume hankaz beteak

Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1 12 piper berdi handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 4 tipulin eder xehatuak Baratxuri ale bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak garbitu …

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin

Bakailaoa patata, azalore eta olio errearekin –  Osagaiak 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak Azalore bat 10 koilarakada oliba olio Tipulin bat, …

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak

Pikillo piperrak txangurruz beteak –  Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …