Menua

Perrexil pestoa

  • Perrexil pestoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Perrexil pestoa

Osagaiak

  • Eskukada oparo bat perrexil-hosto fresko
  • 6 baratxuri ale, zurituak
  • Limoi baten zukua
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • Idiazabalgo gazta ondua, puska txiki bat
  • Eskukada bat hur edo arbendol txigortu
  • Gatza

Errezeta

Ur ugaritan garbituko ditugu perrexil hostoak, tanta batzuk ehe edo ozpinekin. Xukatu eta ongi lehortuko ditugu ondoren. Zurtoinak moztu eta hostoak baino ez ditugu erabiliko pestorako.

Irabiagailuaren ontzian sartuko ditugu hostoak gazta, baratxuri, hur edo arbendol eta zukuarekin batean. Indar betean eragin, gatza erantsi eta, maionesa baten moduan, hari mehe bat oliba olio erantsiko dugu pixkana-pixkana saltsa lodituz joan dadin. Bukatu aurretik zuzenduko dugu gatz eta limoi-puntua, eta gatz eta limoi gehiago emango dugu behar izanez gero. Berehala erabiliko dugu pestoa, eta hozkailuan gordekoa dugu soberan gelditu zaiguna, irmo itxitako pote batean. Koilara batez nahasiko dugu berriro erabili aurretik, egoki batzeko.

Motrailuan ere egin genezake saltsa hau, baina korapilatsuagoa da bidea.

Perrexil pestoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patata eta perrexil entsalada

Patata eta perrexil entsalada

Patata eta perrexil entsalada –  Osagaiak Kilo bat patata, uretan egosiak, zurituak Perrexil sorta bat gehiegi xehatu gabea Oliba olio birjina Limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria … Errezeta Garrantzi handikoa da …

Perrexil-olioa nola prestatu

Perrexil-olioa nola prestatu

Perrexil-olioa nola prestatu –  Osagaiak 5 baratxuri ale, gordin eta zurituta Eskutada bat perrexil-hosto 1/4 litro oliba olio Gatz zimiko bat … Errezeta Osagai guztiak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar handienaz jo dezala, osagai guztiek …

mojo berdea

Mojo berdea

Mojo berdea –  Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …