Menua

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

  • Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Oliba olio pittin bat
  • 2 baratxuri-buru, azal eta guzti
  • ezkai adaxka 1
  • 150 g gurin
  • Gatza

Errezeta

Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 zati egingo dugu. Uretan pasa almidoia kentzeko, eta lehortu. Zartagin ongi berotu batean, oliba olio pittin bat jarri eta su bizi-bizian salteatu, kolorea emateko justu-justu, gero labean egiteko baitira. Ongi gorritu, baina barnetik gogor daudelarik, laberako moduko erretilu batean jarriko ditugu; gatza eman eta gainetik bota bi baratxuri-buruen aleak, azal eta guzti, ezkai adaxka eta gurina dadotan. Kontuan hartu beharrekoa da patata guztiek ukitu behar dutela erretiluaren hondoa; ez daitezela elkarren gainka egon, ongi erre daitezen.

30 minutuz labean eduki 200 graduan, erdi eginik daudenean koipeaz busti, koilara bat erabiliz. Erretiratu, epeltzen utzi, eta erreki baten hornigai gisa jan, esate baterako. Sutatik ateratakoan, nahi izanez gero, perrexila ere badago gehitzea, gehiegi txikitu gabe.

Epeltzen utzi, errekiaren gurina xurgatu eta olio-puntu bat izan dezaten. Labean sartu dugun erretilu bera erabil dezakegu zerbitzatzeko, aurretik baratxuri erreen mamia bildu eta hornigaiari erantsirik.

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patatak Errioxako eran

Patatak errioxako eran

Patatak errioxako eran –  Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi …

mojo berdea

Mojo berdea

Mojo berdea –  Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era –  Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …

zurrukutuna

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak

Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Koilarakada bat piperrauts gozo 6 koilarakada oliba olio Piperrautsa, eho berria Gatza Ziazerbak baratxuri eta piperrautsarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak …