Patata xerrak, gurin, mahaspasa eta mendarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Patata ertain zurituak eta zentrimetro erdiko xerratan zatituak, 800 g
- Mahaspasa mamitsu eta zukutsuak, eskutada bat
- Litro erdi bat ur
- Salda-kontzentratuaren pastilla baten zimiko bat
- 150 g gurin
- Menda hostoak, eskutadatxo bat
- Gatza
Errezeta
Mahaspasak garbitu eta menda hostoak zerrenda mehetan moztu. Jarri dena kazola zabal eta baxu batean, patatak, gurina, ura, salda-pastilla, mahaspasak eta patata-xerrak ondroso hartzeko modukoan. Gatz pittin bat bota eta su eztira hurbildu, harik eta ur guztia lurrundu eta patatak distiratsu, xamur eta saltsa mehe batean busti-busti eginik gelditu arte. Sutatik kanpo, menda zerrendak gehitu, eta mahaira.

Patata salteatuak
Osagaiak Patata ertainak, kilo bat 2 baratxuri ale, xehatuak 6 koilarakada oliba olio Gurin puska txiki bat Gatza Errezeta Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin …

Patata eta tipula entsalada
Patata eta tipula entsalada – Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …

Patatak mikrouhinetan apurtuta
Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …

Zorroko patata purea nola konpondu
Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …

Patatak mikrouhinetan egosteko era
Patatak mikrouhinetan egosteko era – Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat eta gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen …