Menua

Patata tortilla

  • Patata tortilla
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Patata tortilla – 

Osagaiak

  • 2 dl oliba olio
  • 200 g tipulin, pikatua
  • 100 g piper berde, pikatua
  • baratxuri ale bat, pikatua
  • 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak
  • 8/9 arrautza fresko
  • Gatza

Errezeta

Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi berotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua, piperra, baratxuria eta patata irauliko ditugu, eta bizkor irauliko dugu guztia bitsadera batez, gaiak egokiro nahas daitezen. Garrantzitsua da patatei sutara baino lehen gatzik ez ematea. Horrela lortuko dugu pure ez bihurtzea. Hobe dugu arrautza joa gerokoan gazitzen badugu, askoz hobeago aterako zaigu tortilla horrela jokatuta. Su ertainean jarriko dugu ondoren padera eta 30 minutuan edukiko dugu dena berotzen, barazkiei eraginez egiten ari direla sumatu orduko.

Tarte horren ondoan xukatuko dugu olioa, padera iragazki baterantz makurturik edo, bitsadera batez, barazkiak paderatik atereaz. Erreserban utziko dugu tortilla mamitzeko erabiliko dugun olio partea eta paper xurgatzaile batez garbituko dugu padera, geroago erabiltzeko.

Ontzi batean hautsi eta joko ditugu arrautzak, gatza oparo emanez. Barazki xukatuak erantsiko dizkiegu arrautzei. Su bizian jarriko dugu berriro padera eta olio tanta batzuk isuriko ditugu hartan, erreserban utzitakotik hartuta. Arrautza-salda isuriko dugu ondoren, azal kurruskari bat eragiteko moduan, eta zirkulutan eragingo diogu paderari hondoa itsats ez dakion. 30 bat segundo igaro ondoan, irauli egingo dugu tortilla beste plater baten laguntzaz eta mamitzen utziko dugu beste aldetik, padera, olio tanta batzuk gehiago isuri ondoan, ongi berotu eta gero.

Azkenik, plater batean ipini eta entsalada berde batekin zerbitzatuko dugu tortilla.

Patata tortilla

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …

saltsa holandesa

Saltsa holandesa bizkor eginda

Saltsa holandesa bizkor eginda –  Osagaiak 3 edo 4 arrautza gorringo handi 125 g gurin 2 koilarakada ur Limoi erdiaren zukua Gatza eta piperbeltza Errezeta Bi eratan egin daiteke saltsa hau. Maria bainuan edo bero-termostatoaz …

sukaldean-fondo0

Gorringo nahaskia

Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Gorringoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. …

VICHYSSOISE EmiYanez

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …