Menua

Pasta haragi xehatu eta esnegainarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Tipulin bat, txikitua
  • 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Errezeta

Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta esnegaina gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere. Zerbitzatu eta jan.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa karraspinekin

Osagaiak Karraspinen errezeta bat: “Karraspinak kremarekin” Tipulin bat, txiki-txiki eginda Pasta fresko egosia, 500 g Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada Baso erdi bat ardo zuri Gatza Errezeta Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …

sukaldean-fondo0

Haragi lasagna labean

Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere …

Pasta-albahaka-pestoarekin

Pasta perrexil-pestoarekin

Pasta perrexil-pestoarekin –  Osagaiak 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak, tagliatelleak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere) Perrexilezko pestoa, 10 koilarakada Gatza … Errezeta Pasta …

bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin

Bieirak pastarekin Osagaiak 24 bieira, garbituak eta bi xerra loditan zatituak 2 baratxuri ale, pikatuak 6 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua 600 g pasta, egosi berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira espagetiak edo …