Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin –
Osagaiak
- Kg pasta, egosia eta hoztua (makarroi edo “galet” moldekoa)
- Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak
- 3 tomate umo
- Tipulin bat, pikatua
- Perrexil pikatua
- Oliba olio birjina eta gatza
Pasta_entsalada karrakela eta perrexil pestoarekin
Errezeta
- Zuritu eta dado txikitan moztuko ditugu tomateak, eta tipulina erantsiko diegu ondoren.
- Gatza eman eta zorrotada oparo bat oliba olio gaineratuko dugu.
- Pasta erantsi eta biraka erabiliko ditugu gai guztiak. Gatza emango dugu berriro, hala behar badu.
- Perrexila eta magurio barruak gainetik bota, nahasi eta mahairako prest edukiko dugu entsalada.
Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin
Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

Pasta tomatearekin
Pasta tomatearekin – Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

Pasta freskoa karraspinekin
Osagaiak Karraspinen errezeta bat: “Karraspinak kremarekin” Tipulin bat, txiki-txiki eginda Pasta fresko egosia, 500 g Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada Baso erdi bat ardo zuri Gatza Errezeta Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina …

Rabioliak fruitu lehor saltsarekin Sergio E. eran
Rabioliak fruitu lehor saltsarekin – Osagaiak pasta (gaztarekin) 200 ml esne-gain (pakete bat) 8 edo 9 intxaur 8 edo 9 almendra … Errezeta Lehenengo, kazola urez bete eta sutan jarri berotzeko. Berotzen hasten denean, pasta …

Ziazerba lasagna
Ziazerba lasagna Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, …