Menua

Pasta carbonara

  • Pasta carbonara
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta carbonara –  

Osagaiak

  • Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan
  • Litro erdia esnegain likido
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • Koilarakada bat oliba olio
  • 2 arrautza, joak
  • Perrexil xehatua
  • 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • Gatza

Pasta carbonara

Errezeta

  1. Zartagin batean olioa berotu eta hirugihar puskak frijitzen jarri, ongi gorritu eta txigortzen diren arte. Poliki-poliki frijitu daitezela.
  2. 10 bat minutu iraganik, baratxuriak gehitu eta hauek erre baino lehenago, dena pixka bat xukatu eta bildu arrautza joarekin eta esnegainarekin. Perrexila ere eman.
  3. Pasta eltze batean egosi eta gero, xukatu eta berriz sartuko dugu eltze berean, hutsik baitago baina bero.
  4. Pastari gehitu, orduan, arestian prestatutako nahastura: hirugihar puskak, arrautza joa eta esnegaina. Dena ongi nahasi, loditu dadila pixka bat saltsa, eta pasta saltsan blaitua gelditu dadila.
  5. Zerbitzatu eta jan.
Pasta carbonara

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta gainerrea gaztarekin

Osagaiak 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Esnegain likidoa, litro laurdena 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) Gazta koipetsu …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …

pasta nola egosi

Pasta nola egosi

Pasta nola egosi Osagaiak Ura Gatza Errezeta Egosi aurretik axola handikoa da pasta mota ongi aukeratzea. Egosteko ez dute denbora bera behar pasta freskoak eta lehorrak, irin arruntaz egindakoak eta irin integralez egindakoak, edo espageti …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin

Pasta otarrainxkekin –  Osagaiak 16 otarrainxka fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …