Menua

Pasta abakando edo miserarekin

  • pasta abakando
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta abakando eta miserarekin

Osagaiak

  • 2 misera edo abakando, 700 bat gramokoa bakoitza
  • Tipula ertain bat, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat tomate saltsa
  • Brandy pixka bat
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Errezeta

Ur asko jarri eltze batean, gatzarekin, eta bertara abakandoak sartuko ditugu egosteko. Lehenbiziko borborrak hasten direnean, minutu bat kontatu, abakandoak eta ongi xukatu. Horrela abakandoak hil egiten dira, ez dute sufrituko puskatzean eta, bestetik, pixka bat egostean, koralak eta barreneko zukua mamitzea lortzen dugu, eta, ondorioz, ez da galduko sukaldeko oholaren gainean puskatzean. Ohartuak zarete segur aski, noizbait abakando bizia mahai batean puskatu baldin baduzue, zuku asko galtzen duela. Moztu aurretik minutu batez egosten badira, problemarik ez.

Buztanetik burua eta pintzak bereiziko ditugu. Pintzei kolpe bat eman eta biak batera aterako ditugu, aurreko bi junturak askatzeko. Burua bi puskatan moztuko dugu, eta gero puska txikitan. Buztanak, mahaiaren kontra ongi estutu, junturen aldetik moztuko ditugu, medailoietan, labana ongi zorroztu baten laguntzarekin. Puska guztiak gazitu.

Zartagin zabal batean olioa berotu eta bertara abakando puskak botako ditugu, ongi salteatu daitezen. Ongi gorritu daitezela, eta zuku pixka bat utz dezatela zartaginean karamelu itxura har dezan. Gero baratxuria eta tipulina gehitu, ongi nahasi eta brandya eta tomate saltsa erantsi. Orduan pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean abakando puskekin batera. Gero perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu.

Pasta abakando eta miserarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

Rabioliak fruitu lehor saltsarekin

Rabioliak fruitu lehor saltsarekin Sergio E. eran

Rabioliak fruitu lehor saltsarekin –  Osagaiak pasta (gaztarekin) 200 ml esne-gain (pakete bat) 8 edo 9 intxaur 8 edo 9 almendra … Errezeta Lehenengo, kazola urez bete eta sutan jarri berotzeko. Berotzen hasten denean, pasta …

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin –  Osagaiak Txipiroi garbiak, triparik gabe eta zerrenda mehe luzetan moztuak, luzetara. Kilo erdia 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio 4 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

sukaldean-fondo0

Haragi lasagna labean

Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere …

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin

Pasta tomate eta txorizoarekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 …