Menua

Orein zibeta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat orein haragi, dado handitan moztua, gizenik eta tendoirik gabe
  • Tipula handi bat, pikatua
  • Azenario handi bat, xerratan moztua
  • 2 baratxuri ale, zurituak
  • Baso bete kirsch
  • Litro erdia ardo beltz
  • Koilarakada handi bat irin
  • Litro erdia ur
  • Pastilla bat haragi-salda
  • Gurina, pixka bat
  • Xorta bat Xerez ozpin
  • 100 g, hirugihar, dadotan moztua
  • 150 g perretxiko
  • Oliba olioa
  • Gatza eta piperbeltza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gopor edo ontzi zabal batean ipiniko ditugu orein haragi puskak, eta haien gainean zabalduko ditugu tipula, baratxuri aleak, azenarioa, basoa kirsch eta ardo beltza. 90 minutuan edukiko dugu guztia hozkailuan. Haien ondoan, isurkari eta barazkietatik bereiziko dugu haragia.

Kazola zabal batean, olio pixar bat isuri eta su bero-beroan gorrituko ditugu orein puskak, ongi xukatuak eta gatza eta piperbeltza emanak. Kolorea hartzen utziko diegu. Ongi gorritu direnean, sua eztitu eta irina erantsiko dugu; beste 3 minutuan edukiko dugu horrela irina, gordin zaporea gal dezan. Haragia beratzen eduki dugun isurkariaz bustiko dugu ondoren dena; sua eztitu eta berehala erantsiko ditugu ura eta pastilla salda. Presio-eltzean egiten badugu, estali eta 50 bat minutuan edukiko dugu. Eltzea normala bada, estali eta 90 bat minutuan edukiko dugu. Gatz-puntua neurtuko dugu.

Haragi puskak zukutik atera eta murrizten utziko dugu salda, pittin bat loditu egin dadin. Ozpina, mutur bat gurin eta, beharrezkoa bada, gatza erantsiko dizkiogu saltsa honi. Piperbeltz ehoa gaineratuko dugu ondoren. Maneaturiko haragi dadoak erantsi eta irakinaldi labur bat emango diegu.

Azkenik, dadotan moztutako hirugiharra eta perretxikoak padera batean elkarrekin salteatu eta irauliko ditugu kazolan, koipea kendu eta gero. Piperbeltzez ongi hornituak salteatuko ditugu, aukeran, gai hauek: jaki hau askoz hobe dago piperbeltza alai bideratzen badugu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Orein zibeta aranekin

Osagaiak Orein solomo fresko bat, 1,3 kg-koa, zainik gabe 2 baratxuri ale Orrea eta piperbeltza, ale batzuk Baso erdi txiki bat ardo zuri edo ur 20 aran pasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean …