Orburuak urdaiazpikoarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Orburuak urdaiazpikoarekin –
Osagaiak
- 24 orburu egosi
- 3 koilarakada oliba olio
- 2 baratxuri ale
- Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk
- Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua
- Irina, ximiko bat
- Gatza
Orburuak urdaiazpikoarekin
Errezeta
Kazola batean, su eztian jarriko ditugu oliba olioa eta baratxuri aleak. Baratxuria dantzan hasi dela ikusi orduko erantsiko dugu urdaiazpikoa. Urtzen utziko dugu urdaia, zaporea eman diezaion guztiari. Irina ere, aski da ximiko bat, erantsiko dugu hautseztaturik, pikorrik egin ez dadin, eta orburuak egosi diren salda beroaz edo, horrelakorik ez badugu, ur beroaz bustiko dugu guztia, saltsa lodi koipetsua itxuratu arte. Irakiten utziko dugu segundo batzuetan, eta ur edo salda gehiago erantsiko diogu lodiegia dela sumatzen badugu. Osorik edo bitan nahiz lautan eginak, nahiago bezala, barneratuko ditugu orburuak eta su eztian, irakinaldi txikiak eginez, utziko ditugu berotzen.
Bukaeran gatz puntua neurtu eta zerbitzatu egingo dugu ondoren. Xehaturiko perrexil pixka bat erantsi ahal izango dugu, bai eta ardo zuria ere, tanta batzuk edo.
Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburu salteatuak
Orburu salteatuak – Osagaiak 24 orburu gordin 4 koilarakada oliba olio Gatza Baratxuri xehatua, pixka bat Perrexil xehatua Orburu salteatuak Errezeta Garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu orburuak. Gaiak itsasten ez diren padera batean, berotzen …

Zerbak urdaiazpikoarekin
Zerbak urdaiazpikoarekin Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Urdaiazpikoa, dadotan edo xerra oso finetan moztua Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik …

Urdaiazpiko iberiar arrautzopila
Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Urdaiazpiko iberikoa edo txerri iberikoaren besoa, gustuaren eta gastatzeko dugun diruaren arabera. 16 zerrenda 8 arrautza Errezeta Zartaginera koilarakada bat olio jarri eta su bizi-bizian, une bakar batez frijitu urdaiazpikoa, …

Orburuak beren horretan
Osagaiak 32 orburu Xorta bat oliba olio Gatza Ura *Lau pertsonentzat Errezeta Kanpoko hostoak kendu eta bi hatzeko tartea kenduko diegu ia-ia orburuen muturrei. Kontuz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gehienari eutsirik. Beste hainbeste …

Kardua orburuekin
Osagaiak Kardu bat gordinik 8 orburu natural, egosiak Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta …