Menua

Orburuak ozpin-oliotan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 24 orburu egosi
  • 10 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Baratxuri ale mutur bat, xehatua
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Bitan edo lautan moztuko ditugu orburuak. Gopor edo katilu handi batean, ozpina, limoi zukua, baratxuria eta gatza erantsiko ditugu. Koilara batez nahasi eta oliba olioa eta perrexila gaineratuko ditugu. Ahal izanez gero, hobe dugu orburu egosi berriak, bero nahiz epel, ozpin-oliotan maneatzen baditugu. Hotz badaude, segundo batzuk edukiko ditugu mikrouhinetan epeltzeko eta ozpin-oliotan igurtziko ditugu ondoren, hartan ongi busti daitezen.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin

Orburuak txirlekin –  Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …

sukaldean-fondo0

Orburu gordinak gatzozpinetan

Osagaiak 12 orburu Tipulin erdia, pikatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexila, xehatua 8 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo-ozpin Koilarakada bat limoi zuku Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egosteko balira bezala garbituko …

sukaldean-fondo0

Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan

Osagaiak 24 orburu Irina Arrautza bat, joa Perrexila, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Orburuak egosi diren salda, baso handi bat Ximiko bat …

orburuak Orburuen garbiketa

Orburuen garbiketa

Orburuen garbiketa –  Teknika / Errezeta Orburu sendo gogorrak aukeratuko ditugu. Horretarako, geure esku itxian estutuko ditugu, mikrofono batekin bageunde bezala. Muturreko hostoek itxita egon behar dute, ireki nahi ez balute bezala, erdian zulorik ageri …