Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 24 orburu
- Irina
- Arrautza bat, joa
- Perrexila, xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
- 3 koilarakada oliba olio
- Tipulin handi bat, pikatua
- Orburuak egosi diren salda, baso handi bat
- Ximiko bat irin
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Saltsa egingo dugu lehenik. Kazola zabal batean, su eztian paratuko ditugu olioa eta tipulin, gatz pixka batekin. Potxatzen utziko dugu tipulina, kolore hartzen utzi gabe eta, xamurtu orduko, ximiko bat irin erantsiko diogu: su eztian utziko dugu, erre gabe. Orburuak egosi diren salda hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana, saltsa leun lodi xamarra lortu arte. Gatz pixka bat emango diogu ondoren. Saltsa honi tomate saltsa, haragi saltsa “gisatuarena edo“ edota, esate baterako, eguerdian erre dugun oilaskoak utzitako saltsa ere erantsi ahal izango diogu, koilarakada gutxi batzuk. Bai eta urdaiazpiko takotxo batzuk ere.
Bitan zatituko ditugu orburuak edo osorik utziko, txikiak badira. Irinetan axaletik pasa eta xehaturiko baratxuri eta perrexilez hornituriko arrautza joan igurtziko ditugu ondoren. Olio ugaritan frijituko ditugu ondoren, su ertainean, eta paper xurgagarrian utziko ditugu gero, xukatzen. Puska guztiak frijitu direnean, arrautza-bizarrak kenduko dizkiegu, saltsa zikin ez dezaten, eta su eztian utziko ditugu egosten, 15 minutuan. Ura edo orburuak egosi diren salda erantsiko dugu, saltsa lodiegi gertatzen ari dela ikusten badugu. Gatza neurtu eta zerbitzatu.

Orburuen garbiketa
Orburuen garbiketa – Teknika / Errezeta Orburu sendo gogorrak aukeratuko ditugu. Horretarako, geure esku itxian estutuko ditugu, mikrofono batekin bageunde bezala. Muturreko hostoek itxita egon behar dute, ireki nahi ez balute bezala, erdian zulorik ageri …

Orburuak urdaiazpikoarekin
Orburuak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …

Orburuak txirlekin
Orburuak txirlekin – Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …

Orburu egosiak gatzozpinetan
Osagaiak 24 orburu egosi 2 tomate heldu uraza garbi bat ahuntz-gazta txiki bat 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada baltsamo, sagardo edo xerez ozpin gatza eta piperbeltz eho berria oliba olio birjina estra …

Orburuak tenpuran
Orburuak tenpuran – Osagaiak 24 orburu 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g. Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Orburuak tenpuran Errezeta Irina, gatza, azukrea eta …