Orburu egosiak gatzozpinetan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 24 orburu egosi
- 2 tomate heldu
- Uraza garbi bat
- Ahuntz-gazta txiki bat
- 10 koilarakada oliba olio birjina estra
- 4 koilarakada baltsamo, sagardo edo xerez ozpin
- Gatza eta piperbeltz eho berria
- Oliba olio birjina estra
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Uraza garbitu, uretan araztu eta xukatu. Tomateak zuritu eta xerra finetan moztu. Gopor edo katilu handi batean, ozpina isuri eta piperbeltza eta gatza ugari erantsi. Koilara batez nahasi eta oliba olio birjina estra isuri. Horra ozpin-olioa. Dadotan edo zerra mehetan moztuko dugu ondoren ahuntz-gazta, eta xerra mehetan orburuak, ongi zorrozturiko labana batez baliatuz.
Entsalada-ontzi edo plater batean, ozpin-olioaren erdia isuriko dugu hondoan. Uraza erantsi eta eskuez edo mahai-tresna batzuetaz nahasiko dugu guztia, ongi igurtzi arteraino. Tomatea ipiniko dugu gainean eta ozpin-olioaren beste erdiaz igurtziko dugu. Tomatearen gainean zabalduko ditugu orburu xerrak, gazta-dado eta xerrekin tartekaturik, eta oliba olio birjinaz igurtziko ditugu. Entsaladaren gainean, ehogailuari hainbat aldiz eraginez, ehoko dugu piperbeltza, eta mahairako prest edukiko dugu ondoren. Entsalada geruzatan antolatu dugunez, ez dugu nahasi beharrik izango. Zerbitzatu eta ogi txigortuez gozatu ahal izango dugu entsalada.
Orburuak ozpin-oliotan
Osagaiak 24 orburu egosi 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin Limoi zukua, tanta batzuk Baratxuri ale mutur bat, xehatua Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Bitan edo lautan moztuko …
Orburuak urdaiazpikoarekin
Orburuak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …
Orburuak beren horretan
Osagaiak 32 orburu Xorta bat oliba olio Gatza Ura *Lau pertsonentzat Errezeta Kanpoko hostoak kendu eta bi hatzeko tartea kenduko diegu ia-ia orburuen muturrei. Kontuz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gehienari eutsirik. Beste hainbeste …
Orburuen garbiketa
Orburuen garbiketa – Teknika / Errezeta Orburu sendo gogorrak aukeratuko ditugu. Horretarako, geure esku itxian estutuko ditugu, mikrofono batekin bageunde bezala. Muturreko hostoek itxita egon behar dute, ireki nahi ez balute bezala, erdian zulorik ageri …
Orburuak txirlekin
Orburuak txirlekin – Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …