Menua

Odolki nahaskia

  • Odolki nahaskia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Odolki nahaskia – 

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Oliba olioa, xorta bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa isuriko dugu. Kea dariola ikusten duguneko irauliko dugu odolkiaren barrua eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe jardungo dugu ondoren, odolki-gaia ongi erre eta bero-bero gera dadin.

10 minutuan jardungo dugu horrela. Arrautzak jo eta odolkiarekin nahasiko dugu, sutan betiere, zurezko zaliari etengabe eraginez. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mamitsu ageri denean, erretilu batera aterako dugu nahaskia. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu gainetik.

Odolki nahaskia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …

sukaldean-fondo0

Gari zainzuri arrautzopila

Osagaiak 2 sorta gari-zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko …

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak

Arrautza nahasi krematsuak –  Osagaiak Arrautzak Esnegaina Gurina Gatza Errezeta Arrautza nahasi krematsuak eta mamitsuak egiteko, lerdetsu aterako ditugu beti paderatik: paderan behar baino gehiago egingo duten segundo bakoitzeko are eta gogorrago edukiko ditugu platerean, …

Odolki salteatua

Odolki salteatua

Odolki salteatua –  Osagaiak 2 tipula-odolki fresko Oliba olioa Errezeta Xerra oso loditan moztu eta tanta batzuk olio isuritako padera batean txigortuko ditugu su bizian bi alde zapaletatik, azal kraskatsu bat itxuratu arte. Jakiak itsasten …

Babak arrautza irakinarekin

Babak arrautza irakinarekin

Babak arrautza irakinarekin –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …