Menua

Odolki nahaskia

  • Odolki nahaskia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Odolki nahaskia – 

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Oliba olioa, xorta bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa isuriko dugu. Kea dariola ikusten duguneko irauliko dugu odolkiaren barrua eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe jardungo dugu ondoren, odolki-gaia ongi erre eta bero-bero gera dadin.

10 minutuan jardungo dugu horrela. Arrautzak jo eta odolkiarekin nahasiko dugu, sutan betiere, zurezko zaliari etengabe eraginez. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mamitsu ageri denean, erretilu batera aterako dugu nahaskia. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu gainetik.

Odolki nahaskia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorringo tortilla

Gorringo tortilla

Gorringo tortilla –  Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua Gorringo tortilla Errezeta Gorringoak kazola zabal batean edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

sukaldean-fondo0

Gari-zainzuri arrautzopila

Osagaiak 2 sorta gari-zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko …

sukaldean-fondo0

Quiche lorraine nola egin

Osagaiak 250 g irin 120 g gurin guri, dadotan moztua Azukre pixka bat 5 koilarakada ur 3 arrautza + 3 gorringo Litro laurdena esne Litro laurdena esnegain Gatza 220 g hirugihar ketu, azalik gabe eta …

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …