Menua

Muskuiluak saltsa berdean

  • Muskuiluak saltsa berdean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Muskuiluak saltsa berdean –

Osagaiak

  •  2 Kg muskuilu
  • 6 baratxuri ale, xaflatan
  • Litro laurdena ur bero
  • 5 koilarakada oliba olio birjina
  • Perrexil pikatua
  • Koilarakada apal bat irin
  • Zorrotada bat ardo zuri

Muskuiluak saltsa berdean

Errezeta

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. Dantzan hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Muskuiluak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu muskuiluak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Muskuiluren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea.

Guztiak ireki bezain laster, iragazi egingo dugu muskuiluen zukua, hondar arrasto guztiak ezabatzeko, eta murrizten utziko dugu gero, oso arin badago, edo ur nahiz ardo zuri poxi bat erantsiko diogu, lodiegi sumatzen badugu. Kazolara bihurtuko ditugu ondoren muskuiluak, eta perrexila emango diegu gainetik.

Muskuiluak saltsa berdean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa –  Osagaiak 2 kg muskuilu Kg erdia arrain mutur, hegalak edo matrailak 2 tipulin, pikatuak Porru bat, pikatua Azenario bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Baso bete ardo zuri 3 l …

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan –  Osagaiak 2 kg muskuilu, lurrunean irekiak, epel eta oskol bakarrean 20 koilarakada oliba olio birjina 8 koilarakada sagardo-ozpin Tipulin bat, pikatua Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua Muskuiluak tomatearekin Errezeta Ur zurrusta …

Muskuiluak lurrunean irekita (2)

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Gurina, zati handi bat (250 bat g.) Perrexil xehatua Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu …

Muskuiluak lurrunean irekita

Muskuiluak lurrunean irekita

Muskuiluak lurrunean irekita –  Osagaiak  2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Perrexil xehatua … Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik …