Menua

Mugurdi saltsa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 kg mugurdi
  • 200 g azukre

Errezeta

Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren saltsa, belusaren ehundura eduki dezan.

Mikatzegi edo gozoegi dagoela sumatzen badugu, frutaren kalitatearen, heldutasun maila eta egoeraren araberako zerbait izango da hori, azukre pixka bat edo tanta batzuk limoi zuku erantsiko ditugu, fruta gorriaren zaporea areagotzeko. Potetan gordeko dugu saltsa, edo poltsatan izoztuko dugu, garaitik kanpo erabili ahal izateko. Tarta, izozki eta mazedonien lagungarri egokia izan daiteke saltsa hau.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mugurdi edaria

Mugurdi edari gasduna

Mugurdi edari gasduna Osagaiak Mugurdiak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian mugurdiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta …

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin –  Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Mugurdi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Krema tarta mugurdiekin Errezeta Kontu handiz, …

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg mugurdi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Mugurdi marmelada Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu mugurdi guztiak. Azukrea, bainila ireki …

sukaldean-fondo0

Mugurdiak portoarekin

Osagaiak 750 g mugurdi, ongi onduak Zorrotada oparo bat porto Errezeta Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi …

sukaldean-fondo0

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

Osagaiak 500 g mugurdi, txortena kenduta 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi ur tanta batzuk Bainila izozkia Errezeta Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu …