Menua

Merlenka patea mikrouhinetan maneatua

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 koilarakada gurin
  • Xorta bat oliba olio birjina
  • Tipulin bat, pikatua
  • 5 merlenka solomo izoztu
  • 15 koilarakada esnegain urtu
  • Zorrotada on bat xerez
  • Gatza

Errezeta

Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin pikatua eta gurina. Ongi nahasiko dugu guztia, koilara batez. Gatza eman eta tipulinaren eta koipearen gainean pausatuko ditugu merlenka solomo izoztuak, gogorrak. Mikrouhinetan sartu eta indar betean maneatuko ditugu, tapaturik, 10 minutuan.

Haien ostean, ontzia atera, estalkia ireki, arraina erretiratu eta esnegain urtua eta gatz pixka bat erantsiko diogu gelditu den saltsari. Tapatu gabe egosiko dugu ondoren, beste 5 minutuz. Ondoren, labeari indar ertainean eragin eta beste 10 minutu gehiagoan egosiko dugu saltsa, esnegaina mantsoago murriztu eta gainezka egin ez dezan.

Bitartean, maneaturiko merlenka solomoak papurtu edo izpituko ditugu, azal kendu eta gero.
Krema eta tipulin saltsarekin batera ipiniko dugu merlenka papurtua. Ongi nahasiko dugu guztia koilara batez. Tanta batzuk xerez isur ditzagun ondoren. Irabiagailuaren besoa sartuko dugu ondoren nahastura horretan: indar betean eragingo diogu, krema lodi bat lortu arte. Gatza emango diogu ondoren, behar izanez gero. Film paper batez estali eta hozkailuan edukiko dugu orea, pare bat orduan gutxienez, sendotu eta ogi txigortuetan igurtziko moduan egon arte.

Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.

Errezeta ezin hobea da pate hau, arraina haurren askarian ere sartu ahal izateko. Ogitartekoa krema honetaz igurtzi eta xerra batzuk urdaiazpiko egosi sartu, eta oso emaitza ona izango dugu. Patea hobekiago hornitzeko, xerra batzuk izokin edo bakailao ketu erantsi ahal izango dizkiogu nahasturari irabiagailuan xehatu baino lehentxeago. Ketuaren kutsuak are goxoagotuko du patea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …

sukaldean-fondo0

Merlenka hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak  Kg bat merlenka hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea –  Osagaiak 2 merlenka kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan …

sukaldean-fondo0

Merlenka solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

Osagaiak 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak Xorta bat oliba olio Erramu hosto bat Ezkaia, bi adaxka Iltze usaintsu bat 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada ardo zuri 10 …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …