Menua

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

  • Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Marrubiak bainila izozkiarekin – 

Osagaiak

  • 500 g marrubi, txortenik gabe, laurdenetan zatituak
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Bainilazko izozkia

 

Errezeta

Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore gorria hartu behar du, baina erre gabe betiere.

Une horretan, gurina erantsi, sua bizitu, eta sartuko dugu fruta. Ongi salteatu eta nahasiko dugu guztia, eztitsu bihurtu eta axal fin eta distiratsua egin zaiola ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera baino lehen erantsiko ditugu limoi tantak.

Marrubiak hainbat plateretan banatu, eta bainilazko izozki bola bat ipiniko diegu gainean. Urtu eta saltsa moduan geratuko da izozkia.

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi

Mugurdi eta marrubi ur izoztua

Mugurdi eta marrubi ur izoztua –  Osagaiak Mugurdi eta marrubi garbiak, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak …

Marrubiak chantilly kremarekin

Marrubiak chantilly kremarekin

Marrubiak chantilly kremarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Azukre pixar bat Chantilly krema, litro erdia Marrubiak chantilly kremarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa …

Krema tarta marrubiekin

Krema tarta marrubiekin

Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Marrubi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema …

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin –  Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Ezti pixar bat Laranja zukua, litro laurdena Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik …