Menua

Mamia edo gatzatua

  • mamia
  • mamia
  • mamia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Mamia edo gatzatua – 

Osagaiak

  • 6 pote betetzeko:
  • Ardi esnea, litro bat
  • Gatzagi likidoa
  • Gatza

mamiaErrezeta

  1. Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
  2. Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
  3. Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
  4. Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.

Kasu!

mamiaEgin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.

Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.

Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.

Mamia edo gatzatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Esne frijitu edo peilak

Esne frijitu edo peilak

Esne frijitu edo peilak –  Osagaiak Litro bat esne Kanela, adaxka bat 10 koilarakada azukre 50 g maizena 50 g irin Koilarakada bat eguzki-lore olio Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko Azukre eta kanela …

natila

Natila

Natila – Osagaiak Litro bat esne 8 gorringo Irin koilarakada lau bat 5 koilarakada azukre Errezeta Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean. Gopor edo katilu batean …

Arrozesnea arrautza gorringoekin

Arrozesnea arrautza gorringoekin

Arrozesnea arrautza gorringoekin –  Osagaiak 3 litro esne 9 koilarakada arroz, pikor biribilekoa 18 koilarakada bete azukre Kanela adaxka bat 3 arrautza gorringo Gurin zati bat, ederra Arrozesnea arrautza gorringoekin Errezeta Arrautza gorringoak eta gurina …

sukaldean-fondo0

Mamia azukreztatua

Osagaiak Mamia Azukrea Errezeta Esnea berotu eta sutatik atera eta gero, 125 g azukre erantsiko ditugu litro esne bakoitzeko. Nahasi eta errezetaren arabera jokatuko dugu, hau da, aurrez tanta batzuk gatzagi pausaturiko potoetan isuri eta …

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …