Menua

Esne frijitu edo peilak

  • Esne frijitu edo peilak
  • Errezeta
  • Iruzkin 1
  • Antzeko errezetak

Esne frijitu edo peilak – 

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • Kanela, adaxka bat
  • 10 koilarakada azukre
  • 50 g maizena
  • 50 g irin
  • Koilarakada bat eguzki-lore olio
  • Irina eta arrautza joa
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Azukre eta kanela ehoak

Errezeta

Litro laurden bat esnetan nahasiko ditugu irina, maizena eta azukrea. 5 bat minutuan edukiko dugu egosten gainerako esnea kanelarekin; iragazi eta pixkana-pixkana erantsiko diogu aurrez prestatutako ahiari. Su eztian egosiko dugu nahastura, bira eta bira etengabe, 10 minutuz. Eguzki-lorez igurtzitako xafla edo erretilu batean zabalduko dugu ondoren, eta hozten utzi. Hoztu eta gero, lauki ederretan moztuko dugu orea, irin eta arrautza joan pasatzeko. Su ertainean frijituko ditugu, oliba oliotan. Koipe soberakina kendu eta azukrea eta kanela ehoak hautseztatuko ditugu gainetik.

Esne frijitu edo peilak
  1. […] Esne frijitu edo peilak […]

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Esnegain kruxpetak

Osagaiak Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak Esnegain harrotu berria, Chantilly krema Azukre-hautsa Errezeta Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko. Koilara …

sukaldean-fondo0

Mamia azukreztatua

Osagaiak Mamia Azukrea Errezeta Esnea berotu eta sutatik atera eta gero, 125 g azukre erantsiko ditugu litro esne bakoitzeko. Nahasi eta errezetaren arabera jokatuko dugu, hau da, aurrez tanta batzuk gatzagi pausaturiko potoetan isuri eta …

krema katalana

Krema katalana marina eran

Krema katalana marina eran –  Osagaiak 1/2 litro esne limoi baten azala kanela – zotz bat 30 gr arto-irina 6 gorringo 9 koilarakada azukre ziropea TRESNAK lau bol koilara pot bat irabiagailua … Errezeta Gorde …

esne-gozoa

Esne-gozoa

Esne-gozoa –  Osagaiak Lata handi bat esne kondentsatu Esne-gozoa Errezeta Kazolaren hondoan egunkari-orri bat ipiniko dugu tolestaturik, latak zuzenean hondoa uki ez dezan. Hondoan egokitu eta urez beteko dugu kazola. Borbor apalean irakiten edukiko dugu …

mamia

Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua –  Osagaiak 6 pote betetzeko: Ardi esnea, litro bat Gatzagi likidoa Gatza … Errezeta Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten …