Menua

Maionesa

  • Maionesa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Maionesa – 

Osagaiak

  • Oliba olioa, litro erdia inguru
  • 4 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza, ximiko bat

Errezeta

Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki egosiei, eta abarrei.

Mahonesa leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu. Ziapea ere erantsi ahal izango dugu, ximiko bat, baita soja saltsa ere.

Nolanahi ere, hona hemen nola egin: Gopor, katilu edo ontzi egoki batean, ozpina eta gatza sartuko ditugu. Arrautza gorringoak erantsi eta indar betean eragingo diogu irabiagailu baten besoari. Ziapea edo soja saltsa gaineratu nahi badugu, hau da momentua. Oliba olioa hasiko gara orduan isurtzen, hari mehe-mehean, irabiagailua goratzen eta beheratzen ari garen bitartean. Arian-arian ikusiko dugu saltsa loditzen eta egoki batzen hasia dela. Gatz-puntua neurtu eta, behar badu, zuzendu egingo dugu.

Garrantzitsua da turmixari etengabe eragitea, maionesa ez mintzeko. Minduz gero, badago erremedio bat. Goporrean bi koilarakada ur bero jarri eta, irabiatzeko hagaxka batzuen bitartez, minduriko orea joko dugu ari eta ari, etengabe, maionesa edo mahonesa loditzen eta berriro itxuratzen ari dela ikusi arte. Garrantzitsua da pixkana-pixkana egitea.

Maionesa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Entsalada Errusiarra

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra –  Osagaiak 4 azenario 3/4 kg patata 3 arrautza Ilar fin-finak, pote txiki bat Artoa, lata txiki bat Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat 1/4l maionesa, norberak egina, ez oso …

sukaldean-fondo0

Tomate, urdaiazpiko egosi eta arrautzopil frantses ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia baina aldeak erabat bereizi gabe, liburu baten antzera 3 xerra eder urdaiazpiko egosi Tomate bat, umoa Zorrotada bat oliba olio 2 arrautza, joak Gatza Errezeta Arrautzak jo, gatz pixka bat …

sukaldean-fondo0

Baratxuri eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …

zainzuri tortila

Zainzuri tortila

Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat 2 baratxuri ale, zurituak Maionesa baratxuri gordinarekin Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren …