Menua

Maionesa ziapearekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Oliba olioa, litro erdia inguru
  • 4 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • 2 koilarakada bete ale-ziape edo ziape min, gustuen arabera
  • Gatza, ximiko bat

Errezeta

Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki egosiei, eta abarrei. Maionesa leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu. Soja saltsa ere erantsi ahal izango dugu, ximiko bat. Nolanahi ere, hona hemen nola egin:

Gopor batean, ozpina, ziapea eta gatza sartuko ditugu. Arrautza gorringoak erantsi eta indar betean eragingo diogu irabiagailu baten besoari. Soja saltsa gaineratu nahi badugu, hau da momentua. Oliba olioa hasiko gar orduan isurtzen, hari mehe-mehean, irabiagailua goratzen eta beheratzen ari garen bitartean. Arian-arian ikusiko dugu saltsa loditzen eta egoki batzen hasia dela. Gatz-puntua neurtu eta, behar badu, zuzendu egingo dugu.

Garrantzitsua da turmixari etengabe eragitea, maionesa ez mintzeko. Minduz gero, badago erremedio bat. Goporrean bi koilarakada ur bero jarri eta, irabiatzeko hagaxka batzuen bitartez, minduriko orea joko dugu ari eta ari, etengabe, maionesa loditzen eta berriro itxuratzen hasi arte. Garrantzitsua da maionesa pixkana-pixkana egitea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Quiche lorraine nola egin

Osagaiak 250 g irin 120 g gurin guri, dadotan moztua Azukre pixka bat 5 koilarakada ur 3 arrautza + 3 gorringo Litro laurdena esne Litro laurdena esnegain Gatza 220 g hirugihar ketu, azalik gabe eta …

sukaldean-fondo0

Gosaritarako bizkotxoa

Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 160 g 125 g gurin bigun 60 g esnegain (ura kenduta) Errezeta Katilu batean, hagaxkekin edo, hobeki, irabiagailu elektriko hagaxkadunarekin, arrautzak eta azukrea ongi jo, …

Arrautza flana esnegainarekin

Arrautza flana esnegainarekin

Arrautza flana esnegainarekin Osagaiak 12 flan egiteko: Litro laurdena esnegain Litro bat esne 6 arrautza 12 arrautza gorringo Bainila, adaxka bat 300 g azukre Moldeak karameluz igurzteko: 200 g azukre Errezeta Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 …

Arrautza nahasi krematsuak mikrouhinetan

Arrautza nahasi krematsuak mikrouhinetan

Arrautza nahasi krematsuak mikrouhinetan –  Osagaiak 2 arrautza Gatza eta piperbeltza Xorta bat esnegain urtu edo esne kontzentratu lurrundu Xorta bat oliba olio Xorta bat gurin urtu Errezeta Plater batean nahasiko ditugu osagai guztiak. Ongi …

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak

Arrautza frijituak Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez …