Menua

Madalenak mertxikarekin

  • Madalenak mertxikarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Madalenak mertxikarekin – 

Osagaiak

  • 200 g azukre
  • 4 arrautza
  • 5 koilarakada esne
  • 250 g irin
  • Koilaratxokada bat legamia-hauts
  • 125 g gurin urtu
  • 2 limoi berderen edo, besterik ezean, horiren azal birrinduak
  • Mertxika helduak, zurituak eta atal marduletan moztuak  Mertxika: Melocotón, Pêche, Tuaxa

Madalenak mertxikarekin

Errezeta

Gopor batean landuko ditugu arrautzak, azukrea eta azal birrinduak. Ongi joko dugu nahastura hagaxka batzuez, loditu eta kolore zuria har dezan. Langar finean erantsiko dugu ondoren irina, legamiarekin batean. Biraka nahasi ondoren gaineratuko ditugu esnea eta gurina. Ongi nahasi eta prest edukiko dugu orea.

Madalena moldeak beteko ditugu gero oreaz, haien okupaturik. Mertxika atal fresko bana barneratuko dugu ondoren haietan. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko ditugu moldeak, 15/20 minutuan, madalena gorritu eta harrotu arte. Hoztu ondoren, azukre-hautsa erantsiko diegu gainetik.

Madalenak mertxikarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mertxika almibarrean

Osagaiak 10 mertxika 1,5 l ur 750 g azukre Bainila leka bat, bitan irekia eta alerik gabe *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal batean (estu sartuko dira hartan mertxikak) ura jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko …

mertxika

Mertxika konpota 2

Osagaiak 250 g azukre Bainila leka bat Limoi baten zukua Limoi baten birrindura Mertxika edo melokotoi onduak, kilo bat, azalarekin baina hezurrik gabe pisatuak Errezeta Bainila leka erditik ireki eta barrenekoa marruskatu bertan diren hazi …

sukaldean-fondo0

Mertxika melba eran

Osagaiak Mertxika bat almibarrean, bitan zatitua Bainila izozkia Mugurdi saltsa Errezeta Mahai azkenetarako kristalezko kopa baten hondoan, almibarrean onduriko mertxika erdi bat ipiniko dugu, alde laua gora begira. Oparo beteko dugu ondoren bainila izozki krematsu …

mertxika

Mertxika konpota 1

Mertxika konpota 1 –  Osagaiak 250 g azukre beltz Bainila adaxka bat, irekia eta aletua Limoi baten zukua eta birrindura 2 kg mertxika, ongi onduak, hezurrik gabe pisatuak Errezeta Kazola batean osagai guztiak nahasi, ongi …

sukaldean-fondo0

Mertxika erreak

Osagaiak 12 mertxika edo melokotoi, ongi onduak eta ederrak Kanela ezpaltxo bat Bainila adaxka bat Moskatela, baso erdi bat Ura, baso handi bat 12 koilarakada bete azukre *Lau pertsonentzat Errezeta Uretan garbitu eta ongi xukatuko …