Luzokerra entsalada sagar eta jogurtarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 6 pepino ertain, oso freskoak
- 2 sagar berde, granny smith
- Oliba olio birjina, 10 koilarakada
- Jogurt natural bat, azukretu gabea
- Limoi baten zukua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik egin ez izana landaretik kanpo. Txiki samarrak izatea hobe. Pepinoak ongi zuritu, batere azal hondarrik utzi gabe. Zenbat eta erdialderago, orduan eta goxoago eta gelatinakarago.
Oso xerra meheak egingo ditugu. Sagarrei zuztarra kendu eta, zuritu gabe, dado txikitan moztu. Gero dadoei limoi baten zukua erantsi. Pepino xerrei gehituko diegu dena.
Katilu batean ozpin-olioa prestatuko dugu, jogurtari gatza eta piperbeltza jarriz eta oliba olioa hari fin batean gehituz. Hotz-hotza zerbitzatu.

Luzoker entsalada
Luzoker entsalada – Osagaiak 8 pepino edo luzoker ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Luzoker entsalada Errezeta Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik …

Gabon konpota
Gabon konpota – Osagaiak 2 l ur Litro bat ardo beltz, ona 400 g azukre Kanela, ezpal bat Litro laurdena mertxika-zati lehor Litro laurdena aran pasa Litro laurdena piku lehor Litro laurdena mahaspasa . . …

Txerri txuletak sagarrekin
Txerri txuletak sagarrekin – Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …

Sagar enpanadatxoak
Sagar enpanadatxoak – Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko 6 golden sagar, zurituak, zuztarra kendu eta dado txikietan zatituak Limoi baten zukua Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia Azukre koilarakada bat Arrautza, joa Errezeta Azukrea …

Ganba koktela
Ganba koktela – Osagaiak 1,5 kg ganba, egosiak eta zurituak Uraza garbi bat, zerrenda mehetan moztua Sagar berde bat, zuritua eta zuztarrik gabe, dado txikitan moztua Xorta bat laranja zuku Xorta bat limoi zuku Xorta …