Menua

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

  • Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin – 

Osagaiak

  • Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • 4 tipulin txiki, zerrendatan
  • Kg erdi patata, zurituak eta dado txikitan moztuak
  • 2 tomate heldu, zurituak
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Errezeta

Padera batean olio pixar bat jarri eta, gatza eman ondoren, salteatuko ditugu hartan tipulinak, gorritu arte. Geroko gordeko ditugu ondoren. Era berean, oliba olio ugaritan frijituko ditugu patata dadoak, ongi txigortu arte. Gorde ere egingo ditugu geroko. Ataletan zatituko ondoren, labana batez kenduko diegu tomateei barrena, eta lore-petaloak balira bezala utzi. Geroko gordeko ditugu hauek ere.

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu lupia. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro lupia, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, lupia ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Tipulina, patatak eta tomatea erantsiko dugu ondoren, kolorea doi-doi hartu eta baratxuri-oliotan ongi busti daitezen, eta haren gainetik hautseztatuko dugu perrexil xehatua. Hori guztia garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo den lupiaren gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan lupia.

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan, ongi hautatua, 8 zati eder Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 koilarakada Allioli saltsa, 16 koilarakada Gatza Errezeta …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomatearekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Errezeta Kazola batean 5 koilarakada olio …

HUT ogitartekoa

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz)

HUT ogitartekoa (hirugiarra, uraza eta tomateaz) –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa 6 xerra hirugihar ketu Uraza, hosto garbi batzuk Tomate naturala, xerra batzuk Errezeta Ogitarteko hau moldeko ogiaz egin daiteke, baina hobekiago …

saltsa arrosa

Saltsa arrosa

Saltsa arrosa –  Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …

Tomate entsalada tipulinarekin

Tomate entsalada tipulinarekin

Tomate entsalada tipulinarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Tipulin txiki bat, zerrendatan moztua 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua …